Gaztelekuko XV. Bertso paper lehiaketaren sari banaketa

Ekitaldia

2024-04-19T17:30:00+02:00 2024-04-19T17:30:00+02:00 2024-04-19T17:30:00+02:00
  • 2024-04-19T17:30:00+02:00 2024-04-19T17:30:00+02:00
  • Gaztelekuan

Ekitaldia

Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 15a Gaztelekuan . Gaztelekuak eta Txinparta Bertso Eskoliak antolatuta.

Hamabosgarren aldiz Gaztelekuak eta Txinparta Bertso Eskoliak elkarrekin antolatzen dugun Bertso Paper Lehiaketa abian jartzera goaz. Aurreko urteetako arrakastarekin eta batez ere ikasleen parte hartzearekin jarraitzea da gure helburua.
Lehiaketa bi sailetan banatuko da:
1.- LHko 5 eta 6. mailako ikasleak
2.- DBH eta Batxilergoko ikasleak
Egin Beharreko lanak:
1.- LH 5/6, 2 bertso edo lau kopla osatu beharko dituzte.
2.- Hiru bertso nahi duten gai eta neurria erabilita.
Aurreko aldietan bezala LHkoek hiru gai edukiko dituzte aukeran. Gaiak argazkiak izango dira. Jarraian ageri diren hiru argazkietako bat aukeratu beharko dute eta dagokien lana osatu. Batxilergo eta DBHko ikasleen kasuan aldiz, gaia librea izango da.
LHkoentzako gaiak: Korrika, Gure zirkoa eta Txondorra

Sari banaketa apirilaren 19an izango da, ostiral arratsaldez Gaztelekuan.
Publiko osoari zuzendutako emanaldia da.

Sari banaketara Julio Soto, Nafarroako egungo bertsolari txapelduna etorriko da.
Sari banaketaren ostean parte hartzaile guztientzako merendola goxo bat prestatuko dugu.